Zer egiten dugu?

Dos Comunicación Metodoa

Geure metodologia berezia dugu, bi uste sendotan oinarritua:

– Komunikazioa ikaragarri ari da aldatzen eta gero eta digitalagoa da, sarean hedatzen da teknologia berrien bidez eta aktore, pertsona eta komunitate berrietan oinarritzen da.

– Komunikazioak estrategia integral eta pertsonalizatu bati jarraitu behar dio, kanal guztietan marka-irudia hobetuta inbertsioa errentagarri izan dadin.

  • Hobekuntza

    Zure komunikazioko indarguneei eusten eta haiek aurrera eramaten laguntzen dizugu, eta zure hobekuntza-arloak indartzen ditugu. Zure komunikazio-plataformak ekintza koherenteen bidez integratuz eta egokituz indartzen da zure markaren kokapena.

  • Diagnostikoa

    Elkarrizketa izaten dugu zurekin; lehenbizi entzun egiten dizugu, zure egoera eta beharrak ezagutzeko; ondoren, gidoi bati jarraituz, zure komunikazio-beharrak detektatu eta lehenbiziko txostena/diagnostikoa bidaltzen dizugu.

  • Komunikazio Plana

    Lehenbiziko diagnostikoa sakondu eta helburuak eta ekintzak ezartzen ditugu, zein bere egutegiarekin. Esperientzia handia dugu kazetaritzan, komunikabide tradizionaletan eta sarekoetan, bai eta irudiaren diseinuan eta publizitatean ere, eta xede-publikoei helarazten diegu zure enpresaren “mezua”.

  • Neurketa

    Neurtu ezin dena ezin da hobetu. Onartutako Komunikazio Planean egindako ekintzak neurtzen ditugu eta haien errentagarritasun ekonomikoa edo lortutako ospea aztertzen dugu.

  • Ezarpena eta Garapena

    Aldamenean gaituzu Komunikazio Planeko ekintzak eta tresnak ezartzeko orduan. Haiek kudeatzen edo kanpora ateratzen laguntzen dizugu, erantzun bat emanez batean zein bestean.

Gure zerbitzuak

Erantzuna ematen diogu enpresen, erakundeen eta profesionalen Komunikazio beharrari. Barruko eta barneko plan integrala eskaintzen dugu, bai eta haren diseinua, ezarpena, jarraipena eta hobekuntza ere. Eska iezaguzu doaneko aurre-azterketa bat, eta komunikabideekin online eta offline harremanak izateko soluzio bat eskainiko dizugu, sare sozialetan presentzia eta marka sendoagoa, zure nortasuna txertatuz zure produktuetan eta argitalpenetan.

Komunikazio integraleko aholkularitza

  • Irudiaren auditoretza.
  • Barneko eta kanpoko Komunikazio Plana.
  • Ezarpena, jarraipena, hobekuntza.

Prentsa Bulegoa

  • Komunikabideekiko harremana: prentsaurrekoak, prentsa-oharrak, elkarrizketen kudeaketa, etab.
  • Informazio-ekintza korporatiboen eta sektorialen jarraipena.
  • Bozeramailetza eta komunikazioa krisialdiko kabinetean.

Argitalpenak

  • Inprimatuak: Diseinua, edizioa, inprimatzea eta banaketa
  • Digitalak: Urteko Memoria, aldizkari korporatiboak, katalogoak, liburuxkak
  • Weba: Diseinua, SEO eta SEM,
  • Edukiak eskuratzea erabilera korporatiborako.

Sare sozialak

  • Estrategia eta irteera (Facebook, Linkedin, Twitter, YouTube eta bestelako ad hoc direnak).
  • Kudeaketa eta Prestakuntza (Social Manager eta Community Manager).
  • Azterketa: Return Of Investment/Impact of Relationship
  • Zainketa konpetitiboa

Nortasun Korporatiboaren diseinua

  • Nortasun Korporatiboaren eskuliburua.
  • Irudi korporatiboa eguneratzea.
  • Web-diseinua (Internet eta Intranet).

Publizitatea

  • Iragarkiak, bannerrak, spotak, bideoak, azoketako standak eta multimedia formatuak.
  • Publizitate-eguneratzeak
  • Komunikabide Plana, off eta online

Ekitaldiak

  • Batzarrak
  • Mintegiak
  • Urteurrenen ospakizuna
  • Azokak

Harreman publikoak

  • Erantzukizun sozial korporatiboa (sustapena, mezenasgoa eta ekimen solidarioak)
  • Lobby-lanak
  • Eragin sozialari buruzko txostenak.

Nor gara?

Hogei urtetik gora daramagu Komunikazio korporatiboaren eta instituzionalaren arloan lanean, eduki-estrategiak diseinatzen eta marka-irudia indartzen. Komunikazio-kanalak izugarri aldatu dira bi hamarkada hauetan. Gero eta gehiago bizi gara mundu digital batean eta sarean. Komunikatzen lagundu nahi dizugu, zure inbertsioa errentagarri bihurtzeko eta zure marka-irudia indartzeko, plan integral eta pertsonalizatu baten bidez.

Komunikazio Korporatiboa

Kazetaria eta komunikazio korporatiboko aholkularia.

Julián Díaz

Nortasun Korporatiboa

Diseinatzailea eta Nortasun korporatiboko aholkularia.

Eulogio Omaetxebarria

Online Komunikazioa

Kazetaria eta komunikazio onlineko aholkularia.

Pedro Sanz

Gure bezeroak

Logo_Gobierno_Vasco

ITP

prevenor

accenture

ayuntamiento_bilbao

apd

Barakaldo

bbk

behargintza

bilbao kirolak

cluster-del-conocimiento

dipuLogo

eudel

garapen_logo

interbiak

lks

LAGUN-ARO

logo2

logo_cchn

LogoDeusto

logo_ihobe

logo-lince

logo_ivap

logo_mik

LogoRenfe

metro-bilbao

osakidetza

Pricewaterhouse

spri_logo2

Ertzaintza

Eska iezaguzu zure Komunikazio Diagnostikoa

Bete formularioa eta harremanetan jarriko gara elkarrizketa hitzartzeko eta zure beharrak ezagutzeko.

Harremanetarako pertsona (nahitaezkoa)

Kargua

Harremanetarako e-maila (nahitaezkoa)

Harremanetarako telefonoa (nahitaezkoa)

Enpresaren izena

Langile kopurua

Web helbidea

Beharra

Iruzkinak

BIDALI sakatuta, Legezko Oharrean jasotako datuen erabilerari buruzko gure Politika irakurri eta ulertu duzula esan nahi du.

Jarri harremanetan gurekin

Dos Comunicación

Helbidea: Elkartegi Boroa, 17. bulegoa

Boroa industrialdea 19

48340 Zornotza (Bizkaia)

Telefonoa: 944 106 094
emaila: info@doscomunica.com

Izena (nahitaezkoa)

Harremanetarako e-maila (nahitaezkoa)

Iruzkinak

BIDALI sakatuta, Legezko Oharrean jasotako datuen erabilerari buruzko gure Politika irakurri eta ulertu duzula esan nahi du.